Atxilotuta ospitaleratu dute Portugaleten sastakadaz hil duten emakumearen semea

Publicado: martes, 10 enero 2017 17:33

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gurutzetako ospitalean erietxeratu dute, atxilotuta, Portugaleten astearte honetan sastakadaz hil duten emakumearen semea, Ertzaintzaren iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez. Zantzu guztien arabera, arma zuriz egindako zauriak dituen atxilotua da 93 urteko bere amaren erailketaren egilea. Dirudienez, emakumeak Alzheimer gaixotasuna zuen.

Astearte honetan, goizeko 10:30 jotzear zeudela, SOS Deiak 112 koordinazio zentroak Portugaleteko Ruperto Medina kalean ustez gertaturiko heriotza baten berri ematen zuen dei bat jaso du. Deia egin duena pertsonaren arabera, emakumearen semeak esan zion etxebizitzara joateko, eta hara heltzean biak odoleztatuta aurkitu ditu.

Ertzaintzaren patruilak eta osasun zerbitzuak "berehala" bertaratu dira. Osasun langileek emakumea hilda zegoela baieztatu dute, eta semea Gurutzetako ospitalera eraman dute, atxilotuta, emakumearen heriotzarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Susmagarriak arma zuriz egindako zauriak zituen eta medikuak artatzen ari dira.