A-8 autobideko alboko bidea moztuko da gauez Bilboko Juan de Garay inguruan, Santander eta Donostiako noranzkoetan

Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 19:16

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

A-8 autobidearen alboko bidea moztuko da gaur gauean hasita Bilboko Juan de Garay kalearen inguruan, Santanderreko eta Donostiako noranzkoetan, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek iragarri dutenez.

Zehazki, gaurko 23:00etatik biharko 5:00ak arte, Santanderreko noranzkoan doan alboko bidea estutu eta galtzada moztuko da, Juan de Garay inguruan, A-8 autobidean. Trafikoa Juan de Garayko biribilgunetik desbideratuko da.

Halaber, egun berean, inguru berean eta antzeko orduetan, baina Donostiako noranzkoan, alboko bidearen galtzada estutuko da.