BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -
Asier 'Axi' Muniain surflari zarauztarrak Europan dagoen neguko olaturik handiena surfeatzeko duen proiektua azaltuko du bihar Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, egitasmoa babesten duen BAT Basque Team-ek jakinarazi duenez.
Olatu erraldoietan euskal surflari onenetarikoa da zarauztarra eta Europako neguko olaturik handiena surfeatzeko balentria irudietan erregistratzen saiatuko da, Kalifornian udaberri oro antolatzen den XXL Big Wave Awards lehiaketan parte hartzeko asmoz. BAT Basque Team eta Naturgas Energiaren babesa izango du horretarako.
Europako bederatzi eremutan, surfean jarduteko moduko olatuak aurki
daitezke, Hawai, Kalifornia edo Australiako olatuen tamainakoak, eta
bederatzi eremu horietatik lau euskal kostaldean daude.