Baimendutako alkohol tasa hirukoiztu duen 58 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon

Publicado: lunes, 19 noviembre 2018 14:29

BILBO, 19 Nov. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaltzaingoak 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean, Neguri auzoan, bide segurtasunaren aurkako delitu batengatik, baimendutako alkohol tasa hirukoiztuz gidatzen harrapatu ondoren, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Atxiloketa goizaldeko 04:30 aldera izan zen, Negurin. Udaltzain batzuek ikusi zuten ibilgailu bat ibilbide irregularra eginez zihoala, aldizka kontrako erreia erabiliz eta galtzadaren eskuineko bazterreraino helduz.

Jokabide horrek bide segurtasunerako zekarren arriskua ikusita, udaltzainek autoa geldiarazi zuten eta gidariari alkohol proba egin zioten: botatako arnasan 0,84 mg/l-ko alkohol tasa izan zen emaitza, hau da, legez baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago. Orain ikerketarako polizia eginbideak ari dira egiten, Getxoko guardiako epaitegira bidaltzeko.