Actualizado 2011/06/14 17:44:15 +00:00 CET

Banarte taldeak "Abuelita de Batman" antzezlana taularatuko du Matienan (Bizkaia) eta Bilbon

Banarte taldeak "Abuelita de Batman" aurkeztuko du
BANARTE ANTZERKI TALDEA

BILBO, 14 Jun. (EUROPA PRESS) -

Banarte antzerki taldeak Alejandro Licona antzerkigile mexikarraren "Abuelita de Batman" obra taularatuko du ekainaren 18an Matienako (Bizkaia) Errota Kultur Etxean, aurreestreinaldi moduan, eta ekainaren

23an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian erabateko estreinaldi bezala. Bi aretoetan saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Obraren zuzendaria Eva Guerrero da, Javier Obregonen laguntzarekin.

"Abuelita de Batman" egungo gizartean ezarri diren baloreekin "oso kritikoa" den komedia bat da. Estereotipo edo eguneroko egoerak erabiltzen ditu denok islatuta ikusteko. Giza kritika hau mexikar esaera zahar batean oinarritzen da: "abuelita de Batman". Esaera honen zentzua "noski" edo "jakina" da.

Bost zatitan banatzen da obra, eta zati bakoitzean barre egiteko egoerak aurkituko ditu ikusleak, baina gaur egungo gizartean ezarri diren baloreen gabeziari buruz hausnartzeko aukera ere izango da.

Banarte antzerki taldearen azken produkzioa -"Vuelve bigotillo vuelve"- oso arrakastatsua izan zen publikoaren artean eta komunikabidetan oihartzun handia izan zuen. Obra berriak barre egiteko egoerak eta zuzeneko musika eskainiko ditu. Erabiltzen den eszenografiak joko handia eta bitxia emango du taula gainean.

Lo más leído

  1. 1

    Mila Ximénez se apoya en su amiga Chelo García Cortés en estos duros momentos

  2. 2

    Galicia cierra durante cinco días A Mariña (Lugo) por el brote, que acumula 106 positivos en coronavirus

  3. 3

    Iglesias anuncia que serán ellos quienes pidan una comisión parlamentaria sobre el espionaje

  4. 4

    Fallecen en Muxika dos personas en un accidente de tráfico entre una moto y un turismo

  5. 5

    Trump se compromete a "proteger el modo de vida americano que comenzó con Cristóbal Colón"

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista