Basque Audiovisual Conecta Fiction nazioarteko ekimenean parte hartzen ari da, Iruñean

Basque Audiovisual Conecta Fiction nazioarteko ekimenean parte hartzen ari da, Iruñean
BASQUE AUDIOVISUAL
Actualizado: martes, 18 junio 2019 13:10

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Euskadiko ikus-entzunezko sektorea bateratzen duen Basque Audiovisual plataformak stand propioa dauka koprodukzioa eta elkarlana sustatzeko Conecta Fiction nazioarteko topaketan, Iruñean, eta bertan daude, euskal sektorearen ordezkari gisa, AbraProd, Basque Films, Kubelik, Zineuskadi, Gasteiz Film Office, Eiken Cluster, K2000, Irusoin, Txintxua Films eta Laniakea.

Plataforma lehen aldiz ari da parte hartzen topaketan. Astelehenetik ostegunera bitarte egingo diren diren jardunaldietan, sormena, finantziazioa, koprodukzioa eta telebistarako edukien emisioa bultzatzea izango dira helburu, bai eta merkatuko eragileen arteko topagunea sortzea ere. "Estatuko eta nazioarteko ikusentzunezko industria dinamizatu nahi dute antolatzaileek, eta, bereziki, ekoizpenak
elkarlanean sustatzeko hitzarmenak bultzatu nahi dituzte", euskal plataformako iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, hirugarren Conecta Fiction topaketak egitarau zabala eskainiko du Iruñeko Baluarte jauregian, besteak beste, "pitching" saioak, panelak, klase magistralak edota lantegiak. Era berean, Nafarroako hiriburuko beste espazio batzuetara ere zabalduko da ekimena. Gainera, nazioarteko egile, ekoiztetxe eta telebista kateen arteko harremana sustatzeko, protagonismo berezia hartuko dute zinemagintzan tradizio handia duten bi Txilek eta Italiak.

Basque Audiovisual plataformak ikus-entzunezkoen euskal sektore osoa elkartzen du, azpisektore gehienak barne: ikus-entzunezkoen produkzioa, filmen ekoizpen eta banaketa, telekomunikazioak, teknologia zentroak, telebista kateak, ikus-entzunezkoen ekoizpenerak formakuntza zentroak eta zerbitzu enpresak. Euskal eragileen arteko lankidetza bultzatzea da plataformaren xedea, bai eta eduki nahiz formatuen berrikuntza suspertzea ere.