Basurtuko Geltokia kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira larunbatean Bilbon

Publicado: viernes, 30 septiembre 2022 18:35

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Basurtuko Geltokia kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira 1 eta 5 zenbakien artean larunbatean, urriaren 1ean, Putxeren jaietako ekitaldiak egin ahal izateko, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Esparru publikoa larunbateko 08:00etatik biharamuneko 00:00etara itxiko da, gutxi gorabehera, eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Ezin izango da kaleko garajeetara sartu, baina irteera libre geratuko da. Basurtubekoa kaletik egin berharko da ordezko bidea.