BBK-k zuhaitz bat landatuko du abenduaren 16an Pagasarrira igotzeko izena ematen duen pertsona bakoitzeko

Actualizado: domingo, 9 diciembre 2018 14:32

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Pagasarriko Ibilaldiaren 28. edizioa antolatuko du BBK-k abenduaren 16an, eta izena ematen duen pertsona bakoitzeko zuhaitz bat landatuko duela iragarri du. Izena emateko hiru euro ordaindu beharko dira, Kutxabank-en orotariko kutxazainetan, eta epea astelehenetik igandera izango da, abenduaren 10etik 16ra, BBK-k jakinarazi duenez.

Bilboko mendira egiten den martxa goizeko 09:00etan abiatuko da, Kale Nagusiko BBK Aretotik. Ibilaldia bi ordu ingurukoa da, egokia adin guztietarako. 671 metroko tontorrera igotzeak aukera emango die parte hartzaileei paraje paregabean ohiko hamaiketakoaz gozatzeko: tortilla ogitartekoak eta txorizoa sagardotan egosia, ardo, salda eta urarekin.

Ibilaldiaren aurtengo edizioak Bizkaiko basoak egokitu eta lehengoratzen laguntzeko ere balioko du. Horrela, hirugarren urtez jarraian, BBK-k Bizkaiko zenbait gune basoberritzeko erabiliko du bildutako dirua, Lurgaia Fundazioaren laguntzarekin, bildutako dirua. Zehazki, BBK Basoa ekimenaren arabera, izena ematen duen pertsona bakoitzeko zuhaitz bat landatuko da.