Beasaingo sexu erasoaren ustezko egilea espetxeratzerko agindua eman du epaileak

Actualizado: lunes, 22 julio 2019 16:50

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Beasainen (Gipuzkoa) emakume bati sexu erasoa egiteagatik joan den ostiralean atxilotutako 34 urteko gizonezkoa Martuteten espetxeratu dute, epaileak deklarazioa hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Emakume batek ekainaren 13an salatu zuen sexu erasoa egin ziotela Beasainen (Gipuzkoa). Ertzaintza ikertzen hasi zen, eta joan den ostiralean sexu erasoaren ustezko egilea zen gizon bat atxilotu zuen, Lazkaon.

Atxilotuak asteburu osoa igaro du ertzain etxean, eta eguerdi honetan eraman dute Tolosako guardiako epitegira, epaileak deklarazioa har diezaion. Deklarazioa hartu ondoren, epaileak Martutenen espetxeratzeko agindua erman du.

Bestalde, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, atxilotua nahasita egon daitekeelako azken urteetan inguruan gertaturiko beste sei sexu erasotan.