Behera egin du Donostiako Aste Nagusian sortutako hondakin kopuruak

- DONOSTIAKO UDALA

Actualizado: martes, 20 agosto 2019 11:20

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS) -

Donostiako Aste Nagusian guztira 180 tona hondakin jaso dituzte hiriko garbiketa zerbitzuek. Iazko datuekin alderatuz, aurten pasa den urtean baino bost kilo eta erdi gutxiago batu dute, iaz 185,5 tona hondakin jaso baitzuten.

Bide publikotik 128.720 kilo erretiratu zuten, ia iazko kopuru berdina, 129.060 kilo kendu zuten eta. Aste Nagusiko suek sortutako hondakin kilo kopurua 4.480 kilokoa izan da.

Hiriko hondartzetan 34 tona hondakin bildu dituzte, iazko Aste Nagusian baino gutxiago, 48.520 kilo hondakin eraman baitzituzten orduan. Kontxatik eta Ondarretatik, zehazki, 9.090 jaso zituzten, iaz baino 3.000 gutxiago. Zurriolako hondartzatik, berriz, 25.180 kilo hondakin eraman zituzten; iaz, berriz, 34.270 kilo.

Piraten jaiak hondakin plastiko gehiago sortu du aurten aurreko urteetan baino; 7.720 kilo zur kendu dituzte, 2018an baino 400 kilo gehiago. Bestalde, 640 kilo plastiko jaso dute, iazko 440 kiloen aldean, ia %60 gehiago, eta beste 200 kilo bestelako zaborretan.

"Aurten aurreko ekitaldietan baino hondakin gutxiago egon da. Eta hondartzetan ere askoz gutxiago egon da", adierazi du Miguel Angel Diez Bide Publikoetako zinegotziak.

BI EDUKIONTZI

Iaz bezala, bi edukiontzi handi jarri zituzten Pasealeku Berrian, Argazki Elkartearen parean, hondakinak bertara botatzeko, batez ere Alde Zaharreko ostalaritzakoentzat. Bi edukiontzietan, batez beste, 25 poltsa jaso zituzten egunero, kalez kale bildutakoaz gain.

Garbiketa indartu egin da jende asko ibiltzen den inguruetan, hala nola, Boulevarden, Kontxa pasealekuan, Alde Zaharrean eta Pasealeku Berrian. Gune horietako paperontzietan, gainera, langile bat arduratu da paperontziak egunero garbitzeaz.

"Gernu uxatzailea da jaietako garbiketa zerbitzuko beste klasiko bat, horman babes geruza bat osatzen baitu, txiza paretetara sartzea eragozteko. Kaian, Portaletan edo Sokamuturra kalexkan isuri zuten likido hori, eta, egunero, Donostiako hainbat lekutan erabili dute usaindun produktu bat, kalean pixa egitea ohiko jokabidea izaten baita haietan", adierazi dute Udaletik.

"Saltoki batzuek bide publikoan kartoiak uztea izan da puntu beltz bat, Aste Nagusian biltzeko zerbitzurik ez dagoela jakin arren. Horregatik, zerbitzu berezi bat ezarri behar izan zuten igandean, abuztuaren 18an, kartoia jasotzeko", tamaldu dute.