"Beldur Barik!" erakundeen arteko kanpaina aurkeztuko dute bihar Donostian

Actualizado: lunes, 21 noviembre 2011 12:25

DONOSTIA, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait erakundek martxan jarritako "Beldur Barik!" kanpainaren aurkezpena egingo du bihar, azaroaren 22an, Donostian, Eudeleko presidente Ibone Bengoetxeak.

Aurkezpena goizeko 11:30ean hasiko da, Donostiako lehengo Liburutegi Nagusian, eta Bengoetxearekin batera, kanpaina bultzatu duten gainerako erakundeen ordezkariak ere izango dira, hots, Emakundeko zuzendari Maria Silvestre, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendari Mariola Serrano, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ordezkariak.

Gainera, ekitaldian, Topaketa 2011 izenburupean azaroaren 26an Donostian egingo diren jardueren egitaraua iragarriko dute. Topaketa hori, gazteen eta talde nahiz elkarte feministen arteko topagunea izango da.