Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon industria pabiloi batean lapurtzeagatik

Publicado: martes, 22 septiembre 2020 17:13

BILBO, 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzako agenteek 34 eta 54 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten astelehenean, Barakaldon (Bizkaia), industria pabiloi batean lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen arratsaldean Ertzaintzari jakinarazi zioten ustez lapurtzen ari zirela Barakaldoko Burtzeña auzoan jarduerarik ez duen industria pabiloi batean. Bertaratutako agenteek bi gizon aurkitu zituzten bertan, eta ez zieten zentzuzko azalpenik eman han zergatik zeuden argitzeko.

Bi gizonak furgoneta batean heldu ziren pabiloira. Kanpoan aparkatuta zegoen, eta pabiloitik atera zituzten erakusketa piezak eta materiala zituen barruan.

Eraikinaren jabeari bertara joateko eskatu zioten, eta egiaztatu zuen furgonetan zegoen materiala berea zela. Ondorioz, ertzainek 34 eta 54 urteko bi gizonezkoak atxilotu zituzten, ondarearen aurkako delitu bat egotzita.