Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, genero indarkeriagatik

Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 13:51
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen asteazkenean Bilbon, genero indarkeriako delituen egileak zirelakoan. Atxilotuetako baten emaztea etxeko indarkeriagatik inputatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Asteazken arratsaldeko 16:00ak aldera, Zorrotza auzoko etxebizitza batean bikote bateko kideek elkar jo zutela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Gizonak jakinarazi zuen emazteak zapatilakada bat eman ziola aurpegian, eta emakumeak esan zuen senarrak lepotik heldu eta ohera bota zuela, bai eta tratu txar fisiko eta psikologikoak egin ohi zizkiola ere, aurretik salatu ez bazuen ere.

   Bien bertsioak entzun ondoren, 49 urteko gizona genero indarkeriako delitu batengatik atxilotu zuten, eta emakumea etxeko indarkeriako delitu batengatik inputatu. Ostegun honetan, goizeko lehen orduan, gizona epailearengana eraman dute.

   Bestalde, bost ordu geroago, emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion senarrak eraso egin ziola. Banatzeko izapideak egiten ari ziren. Senarrak lepotik heldu zuen, belarrondoko bat eman zion eta lurrera erori zen. Hori dena Bilboko Santutxu auzoko beren etxebizitzan gertatu zen.

   Emakumeak beste batzuetan ere eraso egin ziola esan zien bertaratutako ertzainei. Hori oinarri hartuta, 27 urteko gizona atxilotu zuten genero indarkeriako ustezko delitu bat egotzita. Atxilotua datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.