Bikotekide ohia eta ertzainak jotzeagatik, gizon bat atxilotu dute Donostian

Actualizado: lunes, 22 mayo 2017 12:10

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean Donostian, bikotekide ohia jotzeagatik. Atxilotuak emakumearekiko urruntze agindua zuen, eta erasoa aurpegituratu zioten hiritarrak mehatxatu zituen. Gainera, erasoan esku hartu zuten ertzainak jo zituen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande arratsaldeko 17:00ak aldera, Amara Berri auzotik paseatzen ari ziren zenbait hiritarrek gizon bat emakume bat jotzen ikusi zuten. Hiritarrek erasoa aurpegiratu zioten eta gizonak mehatxatu egin zituen.

Hiritarrek gertatzen ari zena jakinarazi zioten Ertzaintzari. Bertaratutako agenteak gizona lasaitzen ahalegin ziren, baina harek jarrera erasokorrarekin aurre egin zien. Emakumeak ertzainei jakinarazi zien erasoak ohikoak zirela. Erasotzaileak agenteak iraintzen eta mehatxatzen jarraitu zuen, eta jo ere egin zituen.

Hori guztia dela eta, genero indarkeriako eta agintearen agenteen aurkako delitu bana eta urruntze agindua urratu izana egotzita atxilotu zuten. Gainera, ertzain etxera zeramatela, kalteak eragin zituen polizia autoaren barruan. Astelehen honetan epailearengana eraman dute, izapideak bukatu ondoren.