BilbaoEszena zentroak pailazoaren hastapenei buruzko ikastaro bat eskainiko du euskaraz

Actualizado: viernes, 21 enero 2011 14:05

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak antzerki eta eszena munduaren oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendutako pailazoaren hastapenei buruzko ikastaro intentsiborako matrikulazio epea ireki du. Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du, eta euskaraz emango da.

Prestakuntza ikastaroa, Kabia Gaitzerdi Teatroren ikerketa guneko kide den Iosu Florentinok emango du, eta astelehenetan egingo da (arratsaldeko 19:45etik 21:45era), otsailaren 7tik apirilaren 11ra bitartean, BilbaoEszenaren instalazioetan, antolatzaileek adierazi dutenez.

Prestakuntza horren bitartez, ikasleek, jolasen bidez, euren pertsonaia aurkituko dute; zein nortasun duten, zein den bere izena eta zein den bere janzteko era ikusiko dute. Pailazoak egungo unea bizi du beti eta, batzuetan iraganeko edo etorkizuneko egoerak irudika baditzake ere, gaurko eguna beti dago hor eta, ondorioz, inprobisazioa landuko da.

Pailazo ikastaroa, 18 urtetik gora eta antzerkiaren munduan interesa eta oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendutako BilbaoEszenaren hezkuntza-ildoaren barruan sartzen da. Ikastarorako izen-ematea Bilboko Udalaren webgunearen bitartez egin beharko da, urtarrilaren 31 baino lehen. Matrikulak 70 euro balio du (60 euro langabetuentzat eta oinarrizko errentak jasotzen dituztenentzat).