Bilbobusek zerbitzu bereziak jarriko ditu bihar, Bizkaia Bilbao Basketen partidarako

Actualizado: sábado, 22 enero 2011 14:26

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaia Bilbao Basket eta Assignia Manresa taldeek ACB Ligako partida jokatuko dute bihar Bilbao Arenan, 12:30etan, eta horregatik, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu gehiago jarriko ditu, partida ikustera joaten direnek joan-etorria errazago egin dezaten.

Horrela, goizeko 11:30ak aldera -partida hasi baino ordubete lehenago-, ibilgailuen trafikoarentzat itxi egingo dira Askatasuna etorbideko eta Claudio Gallastegi kaleko zatiak, Bilbao Arenaren albokoak, eta Bilbao Arenaren ondoan jarritako taxi eta autobus geltokia funtzionamenduan jarriko da.

Puntu horretara eramango dira aldi baterako Bilbobuseko 30 linearen (Txurdinaga-Miribilla) eta 71 linearen (Miribilla-San Ignazio) abialekuak, eta linea hauetan eta 58 linean (Mintegitxueta-Atxuri) ohiko zerbitzuak indartuko dira.

Gainera, Renfek Miribillan duen geltokia Bilbao Arenatik 500 metro ingurura kokatuta dago, eta gainerako garraio publikoak hartzeko konexio zuzenak eskaintzen ditu: Renfe Aldirikoen C1 (Santurtzi) eta C2 (Muskiz) lineak, Metroa, Tranbia, Bilbobus, Bizkaibus eta Feve.