Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira igandean, Athletic-Bartzelona partida dela eta

Tranbia Euskaldunaren aurretik igarotzen
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 11:36
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilboko tranbian datorren igandean, otsailaren 8an, San Mamesen 21:00etan jokatuko den Athletic-Bartzelona partida dela eta. Halaber, tranbiaren mozketa partziala egingo da 22:45etik 23:10era, Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdi Planaren baitan, Ligako partidetara joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

   Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuri eta Casilla artean hamar minutuz behin izaten diren zirkulazioak eskainiko dira 19:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, eta Pio Barojatik irtengo diren beste bi zerbitzu berezi ere izango dira 20:01ean Ospitalerantz eta 20:41ean Casillarantz.

   Partidaren irteera modu egokian egiteko, 22:45etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, ohiko zerbitzua indartuko duten tranbiaren bi zirkulazio berezi abiaraziko dira Ospitaletik Atxurira eta beste bat Euskaldunatik Atxurira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

   Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edo www.euskotren.es webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsulta ditzakete.