Bilboko Udal Txistulari Banda talde tradizional gisa ariko da astelehen honetan, Euskalduna jauregian

Txistua
BILBOKO UDALA
Publicado: lunes, 21 enero 2019 10:12

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du talde tradizional formatuan, astelehen honetan, urtarrilaren 21ean, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna jauregiko A3 aretoan. Sarrerak zenbakituak dira eta jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Garikoitz Mendizabal zuzendari eta lehen txistuak, Idoia Kareaga bigarren txistuak, Gorka Zabaleta eta Sabin Bikandi silboteek eta Iñaki Letamendia perkusio atabalak eskainiko duten emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Kontzertuan entzun ahalko dira, besteak beste, Jose Luis Ansorenaren "Portu (Lau ataletako alborada)", Aita Hilario Olazaranen "Harkaitzak", Pascual Pérez Choví-ren "Lislorea" (Jose Luis Ansorenaren moldaketekin), Luis Aranbururen "Fandango Zaharra" eta Tomás Garbizuren "Oraingo aldian".