Bilboko Udalak 700.000 euro banatuko ditu euskara ikasteko laguntzetan

Bilbo
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 29 abril 2024 11:48

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak euskara ikasteko laguntzak banatuko ditu aurten ere, eta eskaerak egiteko epea asteartean irekiko da, apirilaren 30ean, maiatzaren 14an ixteko. Diru laguntzaren oinarriak astelehen honetan argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta orotara 700.000 euro baantuko dira.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, orain arte, gurasoek, aisialdi eta kirol begiraleek eta deialdietan ezarritako muga gainditzen ez duten errentak dituzten familia unitateetako kideek baino ezin zuten eskatu diru laguntza, baina aurrerantzean, erroldatuta daudenek, gutxienez azpimaila bat gainditu dutenek, %60ko bertaratzea dutenek eta erakunde publikoekin zorrik ez dutenek ere eskatu ditzakete. Diru poltsa agortu arte emango da diru laguntza.

Horrela, baldintza horiek betetzen dituzten bilbotar guztiek aukera izango dute Bilboko zein kanpoko homologatutako edozein euskaltegitan euskarazko ikastaroak egin izanagatik diru laguntza bat eskatzeko. Gero, diru poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakoitzari ahalik eta laguntzarik handiena emanda.

Eskabideak bi modutara aurkez daitezke: www.bilbao.eus udal webguneko 'Agenda' atalaren bidez (BakQ sistema, ziurtagiri digital aitortua eta Bilboko Udalak emandako web sarbideko gakoa erabili ahal izango dira) eta herritarrentzako laguntza bulegoetako erregistroen bidez (hitzordua eskatu beharko da udal webgunean edo 944 010 010 / 010 telefono zenbakietara deitu).

Contador