Bilboko Udalak egungo errealitatera egokitutako kale izendegi fiskal berria izango du datorren urtean

Archivo - Bilbo.
BILBOKO UDALA - Archivo
Actualizado: viernes, 3 mayo 2024 13:24

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak egungo errealitatera egokitutako kale izendegi fiskal berria izango du datorren urtean. Sailkapena berriak 1987tik indarrean dagoena ordezkatu eta hiriak bizi izan duen bilakaera islatuko du. Modu honetan, udal gobernuak hartutako konpromisoa beteko du, Marta Ajuria Ogasun zinegotziak adierazi duenez.

Ajuriaren arabera, aldaketaren helburua da kale izendegi fiskal berriak hiriaren errealitatea islatzea eta, horretarako, Bilboko kale bakoitzari esleitzen zaizkion metro koadroko balioak eguneratu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak katastro balioak berrikusi ondoren, Bilboko Udalak kale izendegi fiskala berrikusteko eta eguneratzeko lanak hasi zituen 2017an. Lan horiek eten egin ziren 2020an, eta berriz ekin zitzaien foru erakundeak egindako balio txosten berriekin bat egiteko.

Ajuriak azaldu duenez, sailkapen fiskala irizpide objektibo eta eztabaidaezinean oinarritu behar da eta ezin hobeto azaldu behar da arbitrariotasun zantzu oro saihestuz. Horrela, Bilboko Balioen Txostenaren balio eremuen datuetan oinarritutako sailkapena aukeratu da. Datu horiek oinarritzat hartu dira 2024ko katastro balioak berrikusteko, irizpide horrek betetzen baititu kaleen sailkapen fiskalerako behar diren objektibotasun eta bereizte baldintzak.

Bilboren errealitatea nabarmen aldatu da 1987tik, batez ere auzoetan. Bada, sailkapen fiskal berriko aldaketa hiriaren errealitatean islatuko da eta, horregatik, egungo zazpi kategorietatik bostera igarotzea proposatu da.

Horrela, hiriko kaleak bost kategoriatan sailkatuta, kale eta kale tarte guztietatik %51 laugarren kategorian daude; lehenengo hiru kategorien barruen %28 daude, eta bosgarrenaren barruan %21. Lehenengo kategorian 83 kale sartzen dira, bigarrenean 83, hirugarrenean 161, laugarrenean 581 eta bosgarrenean 239.

Oraindik indarrean dagoen sailkapenaren arabera (zazpi kategoriakoa), udalerriko kale gehienak baliorik txikieneko tartean biltzen dira, bosgarren etra zazpigarren kategorien artean baitaude kale guztien %71; hirugarren eta laugarren kategoriako kaleak %15 dira, eta lehenengo eta bigarren kategorietakoak %15.

Kale izendegi fiskal berria hartuko da kontuan 2025eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Zaborren Tasa, Establezimenduak Irekitzeko Tasa eta Bide Publikoa Okupatzeagatiko Tasa kalkulatzeko. Hori dela eta, kaleen sailkapen fiskal berria 2025erako ordenantza fiskalen aldaketetan islatuko da.

Contador