Bilboko Udaleko 010 herritarren arretarako zerbitzuak 11 milioi dei jaso ditu 1989an sortu zenetik

Actualizado: jueves, 24 abril 2014 13:09
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko herritarrak artatzeko 010 telefono bidez arreta zerbitzuak 25 urte bete ditu. Joan den urtean 165.000 dei baino gehiago jaso eta 20.000 izapide egin zituen, eta 25 urte hauetan 11 milioi dei baino gehiago jaso ditu.

   Horiek dira Bilboko Udaleko Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saileko zinegotzia den Itziar Urtasunek 010 telefono zerbitzuaren 25. urteurrenaren harira eman duen prentsaurrekoan eskaini dituen datuetako batzuk. Horrela, zerbitzuak 25 urte bete eta "osasuntsu" ospatzen dituela nabarmendu du Urtasunek.

   Gainera, zerbitzua berritu egin dela gogorarazi du, SMSko mezularitza zerbitzua gehituz 699 010 010 zenbakiaren bidez, eta Skype plataforman bilbao010 kontua sortuz herritarren deiak zerbitzuaren ordutegiaren barne artatzeko asmoz.

   010 telefonoa 1989an jarri zen martxan eta, jatorriz, oinarrizko informazioa emateko sortu zen, baina bilakaera handia izan du 25 urteotan eta herritarrak artatzeko zerbitzua izatera pasatu da, informazioa eskaintzeaz gain, herritarren hainbat izapide egiteko ere balio izan baitu. Adibidez, 010 zerbitzuaren bidez, hainbat tresnen bilketaren zerbitzuaren eskaerak, erroldatze agiriaren eskabideak, ikastaro eta tailerretan izen ematea edo kexak eta iradokizunak egin daitezke beste hainbat zerbitzuen artean.

   Urte hauetan zehar zerbitzu honetan lan egiten duten 14 pertsonek arlo guztietako eskaerak artatu dituzte, baina nabarmentzekoa da isunekin erlazionatutako kontsultak, trafikoarenak eta TAOrenak. Beste arlo ezberdinetako galderak jaso dira, hala nola erroldako izapideak,  erroldatze agiriaren eskabideak, TAOren inguruko informazioa, garraiobideak, ibilbideak, ordutegiak, tarifak, zergak, jaietako sailaren agenda, ekintza kulturalak, haurrentzako ekintzak, zinemaren ikuskizunak, botikak, osasun zentroen telefonoak, altzariak batzeko ordutegia eta abar.

   Hiritarren arretarako telefonoa entzuteko eta hitz egiteko ezintasuna duten pertsonentzat ere eskuragarri da. 2009tik aurrera, 010 telefonoak Telesor berariazko zerbitzua erabiltzen du, eta eskuragarri dago iOS, Android, BlackBerry OS eta Symbian sistema eragileentzat, hau da, azken belaunaldiko ia mugikor eta ordenagailu guztientzat. www.telesor.es webgunetik deskargatu ahal da.

   Aplikazioa gailuetan deskargatu ondoren, erabiltzaileak testu moduan komunikatu ahal dira, telefonora deia eginez eta internet erabiliz. Kontsulta egiteko mezua tekleatu eta bidali besterik ez da egin behar. Mezua jasotzen duen operadoreak testu moduan ere bidaliko du erantzuna.