Binakako esku pilotako Bizkaia Txapelketa jokatuko da urtarrilaren 5ean eta 7an, 5 t'erdiko modalitatean

Actualizado: miércoles, 4 enero 2012 12:45

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Binakako esku pilotako Bizkaia Txapelketa jokatuko da aste honetan Bilboko Bizkaia frontoian, 5 t'erdiko modalitatean. Finalaurrekoak ostegunean izango dira, Errege Egunaren bezperan, 19:30ean, eta finala larunbatean, urtarrilaren 7an, 17:30ean.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutnez, lehenengo finalerdian, Titin III.a - Barriola eta Irujo - Merino II.a bikoteak ariko dira, eta bigarrenean, Berasaluze VI.a - Beroiz eta Olaizola II.a - Patxi Ruiz bikoteak.

Sarrerak salgai egongo dira Bizkaia frontoiaren txartel-lehiatilan partida bakoitza hasi baino ordu bat lehenago. Halaber, www.ticketmaster.es web-orrian ere eros daitezke, 10 eta 40 euro arteko prezioetan.