Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Alex Txikonen ibilbidea eta Manasluko igoera aitortu ditu

Eneko Garamendi, Unai Rementeria, Alex Txikon y Lorea Bilbao
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Publicado: jueves, 26 enero 2023 16:56

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak Alex Txikon alpinista eta Eneko Garamendi sukaldari eta espedizioko kidea jaso ditu ostegun honetan Foru Jauregian, bere azken erronka lortzeko egindako ahalegina goraipatzeko: Manaslura igotzea eta historian lehen aldiz gailurra egitea neguko espedizio batean, oxigeno artifizialik gabe.

Rementeriak zoriondu egin ditu Txikon eta espedizioko kide guztiak, eta haien ahalegina eta lana goraipatu du. Ahaldun Nagusiak azpimarratu duenez, " ezohiko gauzek ezohiko erreakzioak izaten dituzte, eta ohiz kanpoko pertsonek ere aparteko harrera behar izaten dute. Lurralde bezala, erakunde bezala eta Bizkaia bezala betebehar bat genuen Alex eta bere taldearekin. Izateko modu bat, bizitzeko modu bat eta jarduteko modu bat aitortzea".

Gainera, ekitaldian Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak ere parte hartu du.