Bizkaiko Ogasunak 432 milioi euro itzuliko dizkie 398.000 zergaduni maiatzaren 4tik aurrera

2019Ko Ekitaldiko Errenta Kanpaina Bizkaian
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: martes, 31 marzo 2020 12:53

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Ogasunak maiatzaren 4an hasiko du 2019ko ekitaldiko errenta eta ondare kanpaina eta 432 milioi euro itzuliko dizkie 398.000 zergaduni. Halaber, ostegunean, apirilaren 2an, telefono bidezko arreta zerbitzua (94 608 3000), 'Errenta Etxean' proposamenak bidaltzeko zerbitzua eta www.bizkaia.eus/errenta web orria jarriko ditu martxan.

Gainera, Bizkaiko Foru Ogasuneko arduradunek jakinarazi dutenez, aurreko urteetan bezala, aurrez aurreko zerbitzua ere eskainiko du, eta, Covid-19 gaitzak eragindako egoera dela-eta maiatzaren 4an ezin bada hasi, bi hilabetez eskainiko du aitorpenak banku erakundeetan egiteko zerbitzua. Aurrez aurreko arreta zerbitzuak amaitzen direnean bukatuko da kanpaina.

Zergadunen likideziari laguntzeko, kanpainaren lehenengo egunetan hasiko da Bizkaiko Foru Ogasuna itzulketak egiten, eta 432 milioi euro itzuliko ditu, guztira. Halaber, Ogasunari ordaintzeko diren aitorpenen 376 milioi euroak kanpainaren azken egunean kobratuko dira.

Aurtengo kanpainaren berritasunak dira Bizkaiko Ogasunak aurretik hitzordua eskatzeko sistema aktibatuko duela bere bulegoetan zerbitzua emateko, eta Bak gako bat lortzeko aukera emango diela zergadunei, izapideak sarean egin ahal izateko, modu seguruan, aldundiaren bulegoetara joan beharrik gabe.

Errenta 19 kanpainan, Bizkaiko Foru Ogasunak aurreikusi du 580.409 aitorpen izapidetu dituela. Horietatik 397.669 (%68) itzultzekoak izango dira, eta guztira, 431.675.300 euro itzuliko dira, hau da, batez beste petsonako 1.085 euro itzuliko dira. Bestalde, 182.740 aitorpen izango dira Ogasunari dirua ordaintzeko, eta, aitorpen bakoitzeko 2.056 euro, batez beste; guztira, 375.675.300 euro.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dute 20.000 eurotik gorako laneko errentak dituzten pertsonek edota 1.600 eurotik gorako kapitalaren etekin gordin eta ondare irabaziak dituzten pertsonek. Halaber, aitorpena aurkeztu beharko dute jarduera ekonomikoen etekinak lortzen dituzten pertsona guztiek.