Capsula, Willis Drummond, Seal of Quality eta Dj Kuolema ariko dira urtarrilaren 15an Donostiako Gazteszenan

Actualizado: lunes, 3 enero 2011 19:36

DONOSTIA, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Capsula, Willis Drummond, Seal of Quality, Curasan, Dj Kuolema, Rudy King, Skasti, Smooth Beans, Teknomadak eta Rude Kanka izango dira urtarrilarten 15ean Donostiako Gazteszena aretoan ospatuko den Ttan Ttakun irratiaren festian.

Jaiaren bederatzigarren edizioa eta bi agertoki izango ditu. Horrela, eszenatoki handian, gaueko 23:00etatik aurrera, Capsularen rock psikodelikoa eta garajea, Willis Drumonden hardcore-rocka, Seal of Quality frantsesen soinuak, Curasanen popa eta Dj Kuolema izango dira protagonista. Bestalde, agertoki txikian ariko dira Rudy King, Skasti ska-punk talde zarauztarra, Smooth Beans, Rude Kanka eta Teknomadak.

Sarrerak bost euroko prezioa du eta aretoko txartel-leihatilan eskura daiteke; pertsona bakoitzak bi sarrera baino ezin izango ditu erosi. Jaia goizaldeko 6:00ak arte luzatuko da.