Coco Montoya gitarrista, larunbatean Getxo & Blues jaialdian

Coco Montoya
GETXO & BLUES
Actualizado: viernes, 20 julio 2018 17:32

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdiaren azken jardunaldia izango da larunbatean, uztailaren 21ean, eta Coco Montoya gitarrista kaliforniarrak itxiko ditu saio nagusiak, Biotz Alai Abesbatza plazan, iluntzeko 21.00etan.

Coco Montoyak (1951, Santa Monica, AEB) Albert Collins handiarekin hasi zuen ibilbide profesionala. Bateria jotzaile izan zen lehenik, baina handik gutxira gitarra hartu zuen. Entsegu kontzertuetan aritu ostean, bere aukera handia heldu zen: John Mayall-ek kontratatu zuen Bluescasters taldearekin behin behinean bira egiteko. Horrela, Montoyaren ospea artista ezagunen mailara igo zen, hala nola Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor musikarienera.

Ondoren, 1990ko hamarkadan, bakarka aritzea erabaki zuen eta ahaleginaren emaitzak ikusi ziren gutxira, argitaratu zituen diskoen bitartez, besteak beste, "Gotta Mind To Travel", "Ya Think I'd Know Better", "Just Let Go" eta "Suspicion". Lan horiek izan dira izen handi bihurtu den musikariaren ibilbidearen oinarria.