Covid-19aren 1.178 positibo berri atzeman dira EAEn eta 130 lagun daude ZIUn

Anbulantzia bat Galdakaoko ospitalean
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: lunes, 9 noviembre 2020 13:40

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 1.178 kasu positibo berri aurkitu dira igandean Euskal Autonomia Erkiegoan (EAE), bezperan baino 67 gutxiago eta egindako proba guztien %9,8. Gainera, 130 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino zortzi gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Zehazkiago, 12.037 test diagnostiko egin dira igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (10.753 PCR eta 1.248 antigeno), eta horien guztien artetik 1.178 kasu positibo berri zenbatu dira: 69 Araban, 620 Bizkaian, 478 Gipuzkoan eta 20 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Gaitzak lurralde historiko bakoitzean duen 14 eguneko intzidentzia tasa metatuari dagokionez, Arabak 100.000 biztanleko 544,26 kasuko tasa dauka, Bizkaiak 704,90 kasukoa eta Gipuzkoak 1.073,90 kasukoa. EAE osoko intzidentzia tasa 810,78 kasukoa da.

Arabako egoerari dagokionez, Agurainek (679,76 kasuko intzidentzia tasa), Gasteizek (543,98) eta Laudiok (610,52) eremu gorrian jarraitzen dute. Bizkaian 27 udalerri daude maila gorrian, eta Abanto-Zierbena (865,34), Basauri (835,16), Bilbo (671,75), Durango (811,93), Ermua (1.348,13), Galdakao (748,58), Lekeitio (979,85), Mungia (755,09), Ortuella (838,32), Santurtzi (989,28), Trapagaran (850,53) eta Zornotza (1.072,23) nabarmendu dira, besteak beste.

Gipuzkoan, 33 udalerri daude maila gorrian, besteak beste, Arrasate (1.214,98), Azkoitia (1.292,85), Azpeitia (1.222,19), Beasain (1.374,47), Bergara (1.686,22), Deba (1.285,58), Eibar (2.165,46), Hernani (1.499,03), Lazkao (1.225,45), Ordizia (1.273,82), Pasaia (1.256,66), Urnieta (1.873,99), Villabona (1.490,01), Zumaia (1.343,51) eta Zumarraga (1.249,10).

Azkenik, ospitaleen egoerari erreparatuta, beste 37 lagun erietxeratu dituzte igandean covid-19arekin, eta 130 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino zortzi gehiago. Guztira, 508 pertsona daude erietxeetan koronabirusaren ondorioz, aurreko egunean baino hamar gehiago, eta gaitzaren birsorkuntza tasa 1,06 da EAEn (1,01 Araban, 1,08 Bizkaian eta 1,05 Gipuzkoan).