Covid-19aren 119 kutsatze berri izan dira EAEn eta intzidentzia metatua 115 kasura jaitsi da

Archivo - Zainketa intentsiboak Galdakaoko ospitalean
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: martes, 21 septiembre 2021 12:38

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 119 kutsatze berri izan dira izan dira astelehenean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 50 gehiago, eta positibo tasa %1,8 izan da. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 115,79 kasura jaitsi da eta 50 gaixo daude ZIUetan ospitaleratuta, bezperan baino bi gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.

Zehazkiago, 6.723 test diagnostiko egin dira astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (4.581 PCR eta 2.142 test antigeno), eta horien guztien artetik 119 kutsatze berri aurkitu: 11 Araban, 57 Bizkaian, 25 Gipuzkoan eta sei EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 115,79 kasukoa da erkidegoan, bezperan baino 5,77 gutxiago, eta lurraldeka, 94,18koa Araban, 116,53koa Bizkaian eta 118,54koa Gipuzkoan. Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 0,80ra jaitsi da EAEn (0,79 Araban, 0,83 Bizkaian eta 0,75 Gipuzkoan).

Adin tarteka, 0-9 urteko taldean 11 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia metatua 140,56 kasukoa da; 10-19 urtekoenean 15 (142,27), 20-29 urtekoenean 11 (133,59), 30-39 urtekoenean 15 (114,22), 40-49 urtekoenean 26 (116,81), 50-59 urtekoenean 20 (102,44), 60-69 urtekoenean zazpi (77,53), 70-79 urtekoenean zazpi (87,24), 80-89 urtekoenean lau (131,36) eta 90 urtetik gorakoen artean hiru (276,19).

OSPITALEAK

Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 16 pertsona erietxeratu dituzte igandean, bezperan baino bat gehiago, eta orotara 114 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino hamar gutxiago. Gainera, gaitza duten 50 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino bi gutxiago.

Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizen zortzi kutsatze berri aurkitu dira eta intzidentzia metatua 104,80 kasukoa da; Bilboko intzidentzia metatua 108,52 kasukoa da, 15 positibo berri izan ondoren, eta Donostiakoa 77,85ekoa, sei kutsatze berri aurkitu ostean. Azkenik, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Bizkaiko Lekeitio eremu gorrian dago, intzidentzia metatua 400 kasutik gorakoa delako.