Archivo - PCR proba egiten.
David Zorrakino - Europa Press - Archivo
Actualizado: lunes, 1 marzo 2021 12:43

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Covid-19 koronabirusaren 242 kasu berri aurkitu dituzte igandean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 27 gutxiago, baina positibo tasa %4,7ra igo da. Gainera, 120 gaixo ospitaleetako zaintza intentsiboen unitatean daude, aurreko egunean baino bi gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera.

Zehazkiago, 5.140 test diagnostiko egin dira igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (3.527 PCR eta 1.613 test antigeno), aurreko egunean baino 1.471 gutxiago, eta horien guztien artetik 242 kutsatze berri aurkitu: 41 Araban, 128 Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta bat EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Koronabirusaren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 255,03 kasura jaitsi da erkidego osoan (Araban 252,57, Bizkaian 292,24 eta Gipuzkoan 188,21), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 0,87ra igo (Araban 0,98, Bizkaian 0,83 eta Gipuzkoan 0,87).

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 65 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia tasa 350,58 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 56 positibo izan dira (273,36), 40-64 urtekoenean 87 (260,28), 65-79 urtekoenean 21 (142,77) eta 80 urtetik gorakoen artean 13 (185,37).

Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 274,50 kasukoa da Gasteizen, 319,21ekoa Bilbon eta 130,49koa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Bizkaiko Derio eta Santurtzi eta Gipuzkoako Onati eremu gorrian daude, 500dik gora kasu dituztelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan.

Azkenik, ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz 22 pertsona erietxeratu dituzte igandean, eta guztira 299 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino lau gutxiago. Gainera, gaitza duten 120 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino bi gutxiago.