Covid-19aren 486 positibo berri izan dira EAEn, egindako proben %5,6

PCR proba egiten
JCCM
Actualizado: martes, 1 diciembre 2020 12:42

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 486 kasu positibo berri aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) astelehenean, bezperan baino 31 gehiago eta egindako proba guztien %5,6. Halaber, 131 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino bost gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.

Zehazkiago, 8.693 test diagnostiko egin dira astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (5.744 PCR eta 2.949 antigeno), eta horien guztien artetik 486 kasu positibo berri zenbatu: 71 Araban, 222 Bizkaian, 186 Gipuzkoan eta 7 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Gaitzaren birsorkuntza tasa 0,85 da EAEn (0,94 Araban, 0,85 Bizkaian eta 0,84 Gipuzkoan), eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 443,51 kasukoa (Araban 374,43, Bizkaian 370,39 eta Gipuzkoan 575,02).

Arabako udalerrien egoerari dagokionez, Gasteizek 387,57 kasuko tasa dauka. Bizkaian, 5.000 biztanletik gorako lau udalerri daude eremu gorrian: Arrigorriaga (513,38), Ermua (766,88), Ondarroa (605,36) eta Zalla (533,30). Bilbon 440,26 kasuko tasa metatua dago.

Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako 13 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute, besteak beste, Arrasate (1.604,86), Bergara (919,75), Deba (881,54), Eibar (1.046,03) eta Elgoibar (785,50). Donostiako tasa metatua 628,67 kasukoa da.

Azkenik, ospitaleen egoerari erreparatuta, covid-19aren ondorioz beste 42 pertsona erietxeratu dituzte astelehenean, eta guztira 371 lagun daude ospitalean. Gainera, 131 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino bost gutxiago.