Donostiak 8.733 langaberekin bukatu du 2016. urtea

Actualizado 2017/01/17 12:55:55 CET
Langbabeziak behera Donostian 2016an
Europa Press

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Donostian 8.733 langabe zeuden 2016. urtea bukatu zenean, hau da, 2015ean baino 935 gutxiago, alegia, %9,7ko jaitsiera, Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak astearte honetan jakitera emandako datuen arabera.

   "Bigarren hilabetez jarraian, 9.000 langabe baino gutxiago izan ditugu, eta, hortaz, bide zuzenetik goazela erakusten dute datu horiek. Enplegua sortzen ari da, eta gobernu honek produkzio sektoreekin hitzartuta abian jarri duen politikaren emaitzak jasotzen ari gara", adierazi du.

   Horrela, abendua izan zen Lanbiden izena emandako 9.000 langabetik beherako kopuruari eutsi zion bigarren hilabetea. Urtearen amaieran 8.733 langabe zeuden, hau da, azaroan baino %2,8 gutxiago eta 2015eko abenduan baino %9,7 gutxiago. Ondorioz, kopuruak 2009ko indizeetara iritsi dira.

   Modu honetan, Donostiako langabezia tasa %10,6 izan da 2016an (%9,2 gizonentzat eta %12,2 emakumeentzat). Abenduko datuei dagokienez, iraupen luzeko langabeak %49,8 izan dira; 45 urtetik gorakoak %52,4; 30 urtetik beherakoak %14; langabeziaren prestazioak kobratzen dituzten pertsonak %19; saubsidioa edo OOE jasotzen dutenak %13,8; atzerriko pertsonak %12; unibertsitateko pertsonak %18,1; DBHra bitarteko ikasketak dituzten pertsonak %51,9.

   Bestalde, 2016ko abenduaren 31n, Gizarte Segurantzako afiliazioa 111.691 lagunekoa izan zen Donostiako enpresetan, hau da, 2015eko azken egunean baino 2.264 pertsona gehiago (urte arteko %2,1eko igoera).

   Azkenik, abenduan 8.649 kontratu egin ziren, azaroan baino 1.567 gutxiago. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratuak %42,7 izan ziren, eta kontratu horietatik %60,3 emakumeei egin zitzaizkien. Lan kontratu finkoak, berriz, kopuru osoaren %7ra iritsi ziren. Ostalaritzan 1.454 kontratu egin ziren (guztien %16,8) eta merkataritzan 994 (guztien %11,5).