Donostiako Aquariuma arduratuko da Getxokoan zeuden arrain tropikalez eta koral eta ur hotzeko espezie batzuez

Publicado: lunes, 27 enero 2020 17:19

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Aquariumak Getxoko Udalari baieztatu dio arrain tropikalen eta koral eta ur hotzeko espezie batzuren kargu egingo dela, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren bitartez, Bizkaiko udalerriko Aquariumeko instalazioen behin betiko itxieraren aurrean. Gainerako koralak kontserbatzeko, Donostiako Aquariuma Gijongoarekin koordinatuko da, espezieen biziraupena maximizatzen saiatzeko.

Era berean, instalazio teknikoen zati baten ardura hartuko du, eta jarduera bera denez, Donostian berrerabili ahal izango da, modu horretan hondakinen sorrera minimizatzea lortzeko, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Horrela, Getxoko Udala beharrezko izapideak egitena ari da, Donostiako Aquariumarekin koordinatuta, otsailean zehar lekualdatzea ahalbidetzeko. Horrekin guztiarekin, proiektuari eta urte hauetan lortutako emaitzei jarraipena ematen saiatzen da Udal Gobernua.