Donostiako Orfeoiak Caritas Gipuzkoaren aldeko ongintzazko kontzertua eskainiko du

Donostiako Orfeoia Caritas Gipuzkoaren alde
Foto: DONOSTIAKO ORFEOIA
Actualizado: miércoles, 26 febrero 2014 14:00

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Orfeoiak ongintzazko kontzertua eskainiko du hiriburu gipuzkoarreko Koruko Andre Mariaren basilikan datorren ostiralean, otsailaren 28an. Aieteko Ikastetxe Nagusiak antolatzen du kontzertua, Caritas Gipuzkoaren alde, eta iluntzeko 20:00etan hasiko da.

   Abesbatza donostiarra Sainz Alfaroren esanetara arituko da, eta Gerardo Rifon organista izango du lagun. Bakarlari gisa Elena Barbe eta Ane Urrutikoetxea sopranoak arituko dira.

   Bildutako dirua Caritasek Donostiako Aterpea harrera zentroan egiten dituen jardueretarako bideratuko da. Sarrerak www.concierto-solidario.es webgunean eskura daitezke, Donostiako Orfeoiko iturriek jakinarazi dutenez.

   Emanaldiako egitarauari dagokionez, Aita Madinaren, Gioachino Rossiniren, Wolfgang Amadeus Mozarten, Johannes Brahmsen, Johann Sebastian Bachen, Pau Casalsen, Hector Berliozen, Andrew Lloyd Webber eta Felix Mendelssonhen piezak entzuteko aukera izango da.