Donostiako Udalak deia egin du eraso sexistarik gabeko jaien alde

Actualizado: viernes, 12 agosto 2022 16:50

DONOSTIA, 12 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udalak deia egin du eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde.

Udal korporazioa Aste Nagusian jarriko den puntu morean egon da. Bertan, eraso sexisten aurkako informazioa eta sentsibilizazioa sustatuko dira, eta bertaratzen diren emakumeei behar duten laguntza emango zaie.

Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, puntu horrek Udalak aspalditik egiten duen lana erakusten du, hau da, eraso sexisten aurkako arloko lana, informazioa, prebentzioa eta arreta.

"Dispositibo berezia prestatu dugu jaietan horrelako erasorik gerta ez daitezen, eta hiritarrei dei egin nahi diegu, guztiok konpromisoa har dezagun gure hirian horrelako erasoak ekiditeko", azpimarratu du.

Bestalde, Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak honakoa adierazi du: "puntu morea batu egingo zaie martxan jarri diren beste hainbat sergurtasun neurriei. Dei egin nahi dugu Donostia eraso sexistarik gabeko hiria izateko".