Donostiako Udaleko langileek Euskaraldian parte hartzeko pinak jaso dituzte

Donostiako udal langileak Euskaraldiarekin
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 19 noviembre 2018 13:29

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udala Euskaraldiaren sustatzaileetako bat da, eta parte hartzeko izena eman duten bertako nahiz bere entitateetako langileak udaletxearen aurrean elkartu dira astelehen honetan, dagokien Ahobizi edo Belarriprest pinak jaso eta taldeko argazkia ateratzeko.

Orain artean, guztira, 500etik gora dira Donostian izena eman duten udal langileak, lagunekin, familian edota kalean euskara gehiago erabiltzeko asmoz, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Jakina denez, Euskaraldia herri dinakika datorren ostiralean hasiko da, azaroaren 23an, eta abenduaren 3ra arte iraungo du. Horrela, Euskaraldian parte hartzeko oraindik izena eman ez dutenak animatu dituzte astelehen honetan Donostian bildu diren udal langileek.