'Dutch Spirit' zisterna-ontziak hornitu ditu urez Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Busturia

Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren zisterna-ontziak ura ekarri du Busturialdera (Bizkaia)
CONSORCIO DE AGUAS BILBAO BIZKAIA
Actualizado: jueves, 18 agosto 2022 15:48

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

'Dutch Spirit' izeneko zisterna-ontziak hornitu ditu edateko urez Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Busturia udalerriak (Bizkaia). Ostegun goizean hasi da ura ponpatzen, abuztuaren 18an, eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak antolatutako aurrekaririk gabeko operatiboa izan da.

Busturialdean tenperatura altuek eta euri faltak ibilguetan sortu duten lehorteak ia 45.000 biztanleri eragin die, eta larrialdi-egoerari aurre egiteko, Patzuergoak 4.000km3-ko edukiera duen ontzi hau erabiltzea erabaki du, eta Santurtziko Portutik ekarri du ura.

Azken egunotan, konexio- eta uraren kalitate- probak egin dizkie, eta denak gainditu ditu.