EAEko ekonomia %2,8 eta enplegua %1,7 hazi ziren 2015ean

Actualizado 2016/01/28 10:58:25 CET

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren lehen zenbatespenak %2,8ko hazkundea erakutsi du 2015. urtean, aurrekoan %1,4 izan zen bitartean. Enpleguari dagokionez, %1,7 hazi da, Eustaten aurrerapen datuen arabera.

   BPGk %3,1eko urte arteko gehikuntza izan zuen 2015eko laugarren hiruhilekoan, urtaro eta egutegi eraginik gabe. Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasa ehuneko hamarren bat handiagoa izan zen. Hirugarren hiruhilekoaren aldean %0,8ko aldakuntza tasa izan zen, aurreko hiruhilekoan bezala.

   Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko laugarren hiruhileko urte arteko hazkundea Industriari, Zerbitzuei eta Lehen sektoreari zor izan zitzaien, Eraikuntza aurreko hiruhilekoan bezala mantendu baitzen.

   Azkenik, 2015eko laugarren hiruhilekoan, enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,0 gehitu zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hazkunde erritmoa azkartuz. Hiruhileko artean %0,7ko hazkundea izan zen.