Euskal ekonomia hazkunde sendoko eremura hurbildu da apirilean

Archivo - Industria.
BIH4C). - Archivo
Actualizado: miércoles, 8 mayo 2024 12:50

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia hazkunde nsendoko eremura hirbuldu da apirilean, ia zazpi puntu hobetu ondoren, martxoko 84,5etik apirileko 91,4ra, hain zuzen ere. Hazkunde sendoko eremua 100 puntutik aurrera dago finkatuta.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren euskal ekonomiaren termometroaren arabera, apirilean lortutako balioak berekin ekarri du euskal ekonomiak ia duela urtebeteko egoera berreskuratzea, 2023ko apirilean 93,5 puntuko balioan finkatu baitzen.

Hobekuntza hainbat adierazle ekonomikotan oinarritzen da. Kontsumo pribatuak zein publikoak aurreko hilabeteetako indarrari eutsi diote, eta, inbertsioaren hazkundea leunagoa izan bada ere, kanpo saldoak hobera egin du.

"Aipamen berezia" merezi du EAEko industria produkzioaren apirileko indizeak, azken hilabeteetako joera hautsi duelako eta sektorearen perspektibak hobetu dituelako, aurreko urteko aldi beraren aldean %2,0 igo ondoren. Era berean, zerbitzuen sektoreak hazkundea eta enplegua bultzatzen jarraitu du.

Euskal ekonomia hazkunde leuneko eremuan sartu zen 2023ko martxoan, 98,2 puntuko balioarekin, hazkunde sendoko eremua utzi ondoren, 100 punturen azpitik geratu baitzen.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak hilero egiten du euskal ekonomiaren termometroa, ehundik gora adierazle oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzaren lehen egunetan argitaratzen du.

Contador