EAEko gastu turistikoa %3,9 gehitu zen 2017an eta BPGren %6,1 izan zen

Turistak Bizkaia Zubia begiratzen
IREKIA - Archivo
Actualizado: miércoles, 23 enero 2019 12:51

   BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2017an egindako turismo gastua %3,9 gehitu zen 2016koaren aldean, eta, termino absolutuetan, 4.305 milioi eurotik 4.474 milioi eurora igaro zen. Gainera, gastu turistikoa 2017ko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %6,1 izan zen, 2016koan baino %0,1 gehiago eta 2010ekoan baino %0,7 gehiago, Eustaten datuen arabera.

   Bereziki turismo hartzaileagatik gertatu zen gastuaren igoera (+%5,9), alegia, atzerritarrek egindako gastuagatik, eta, neurri txikiagoan, turismo gastuaren bestelako osagaiengatik (+%1,8). 2017an, turismo hartzailearen partaidetza gastuaren osotasunean %53ra iritsi zen, 2016an baino %1 gehiago.

   Turismo gastuaren bestelako osagaiak izeneko sailea jasotzen da EAEko turista eta txangozaleek erkidegoan bertan egiten duten gastua, EAEko herri administrazioek turismoari loturiko programetan egindako gastua eta turismoaren adar berezietako enpresen kapital eraketa gordina (inbertsioa).

   Turismo hartzailearen gastua (EAEtik kanpokoen bidaiak eta txangoak erkidegoan) eta igorlearena (EAEko biztanleen bidaiak eta txangoak kanpoan) alderatutz gero, defizita izan zela 2.480 milioi eurokoa izan zen, 2017ko BPGren %3,4. Turismo saldoaren defizita hirugarren urtez jarraian handitu zen.

   Zehazkiago, 2017an, turismo igorlearen gastuaren eboluzio dinamikoagoa nabarmendu zen (+%6,9), hartzailearen aurrean (+%5,9). Modu horretan, turismo saldo negatiboa 179 milioi eurotan handiagotu zen.

   Herrialdeka, Bizkaian egin zen 2017ko turismo gastu osoaren %44,9, Gipuzkoan %41,3 eta Araban, %13,8. 2016aren aldean, bilakaera positiboa izan zen hiru lurraldeetan, Bizkaian hobea izan arren, %0,6 irabazi baitzuen EAEko turismo gastuaren guztizkoaren gainean, Gipuzkoaren kalterako. Arabak 2016an zeukan partaidetza kuota bera mantendu zuen. Zehazki, Bizkaiak %5,4ko igoera erregistratu zuen turismo gastuan, %1,5 puntu batez bestekoaren gainetik; Araban hazkundea %3,1ekoa izan zen, eta Gipuzkoan %2,6koa.

   Turismoak zuen Gipuzkoan pisurik handiena ekonomian, beste bi lurraldeen protagonismoa goranzkoa izan arren. 2017an, turismo gastua Gipuzkoan bere BPGren %7,6 izan zen (aurreko urtean baino %0,1 gutxiago); Bizkaian %5,4koa izan zen adierazle hori (historiako gorena), eta Araban %5,1ekoa, 2016an baino %0,1 gutxiago.