EAEko hotel establezimenduetako bidaiarien sarrerak %5,5 eta ostatu gauak %7,1 gehitu ziren otsailean

Hotel en Casa Rural
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: jueves, 21 marzo 2019 12:41

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan 179.108 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den otsailean, iazko hil beraren aldean, hau da, %5,5 gehiago. Halaber, bidaiariok establezimenduotan egindako ostatu gauak 325.858 izan ziren, 2018ko otsailean baino %7,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.

Bidaiari sarrerek EAEko lurralde guztietan egin zuten gora otsailean: Gipuzkoan %9,9,Bizkaian %3,5 eta Araban %1,0. Ostatu gauek ere bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %7,2, Bizkaian %7,0 eta Araban %6,7.

Estatutiko bidaiari sarreren kopurua %6,2 handitu zen EAEn otsailean, aurreko urteko otsaileko datuen aldean, eta beste herrialdeetako bidaiariena %4,1. Araban, Estatutiko bidaiariak %0,2 gehitu ziren, eta besteak %5,1; Bizkaian Estatutikoak %6,0 gehitu ziren, eta besteak %1,9 gutxitu; Gipuzkoan Estatutik heldutako bidaiariek %9,3 egin zute gora, eta besteek %10,9.

Halaber, batez besteko egonaldia 1,82 egun izan zen otsailean, aurreko urtekoan batez beste izan zen 1,79 eguneko marka hobetuz. Araban, iazko 1,77 egunetik aurtengo 1,87ra igo da, Bizkaian 1,82tik 1,88ra, eta Gipuzkoan 1,77tik 1,72ra gutxitu.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 6.160 bidaiari sarrera erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %3,4 gehiago. Lurraldeka, Araban %1,0 gehitu zen bidaiari sarrera, Bizkaian
%8,9 gutxitu, eta Gipuzkoan %10,3 gehitu.

Estatutik etorritako bisitarien sarrera %1,8 handitu zen, eta beste herrialde batzuetatik heldutako pertsonen 774 sarrera izan ziren, duela urtebete baino %16,0 gehiago eta otsailean izandako sarrera guztien %12,6.

Halaber, landa turismoko establezimenduetan eta landetxeetan 13.639 ostatu gau erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %7,8 gehiago. Lurraldeka, Araban %1,4 jaitsi ziren ostatu gauak, baina Gipuzkoan %7,2 eta Bizkaian %14,9 igo. Azkenik, batez besteko egonaldia handitu egin da, iazko 2,12 egunetik aurtengo 2,21 egunera.