EAEko industria prezioak %0,5 gehitu ziren urtarrilean eta %1,6 urte artean

Industria prezioak igo dira urtarrilean
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 22 febrero 2019 10:45

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioak %0,5 gehitu ziren joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean, eta datu hori kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa %1,6 gehitu da, Eustat estatistikaren euskal erakundeak jakinarazi duenez.

Sektore azterketa zehatzagoa eginda, koke eta petrolioa fintzea (%3,2), ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,7) eta ateratze industriak (%1,6) izan dira urtarrilean prezioen hazkunderik handienak
izan zituzten sektoreak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan jaitsierak izan zituzten elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriak (-%0,4), metalurgia eta metalezko produktuek (-%0,2) eta altzari, beste manufaktura industria, konponketa eta instalazioak (-%0,1).

Halaber, 2018ko urtarrilaren aldean, prezioen hazkunderik handienak izan dituzte ehungintza, larrugintza eta zapatagintzak (%5,7), zurgintza, papergintza eta arte grafikoek (%4,0) eta energia, elektriko, gas, lurrun eta aire egokituak (%4,0), eta jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte elikadura, edari eta tabakoaren industriak (-%0,9), koke eta petrolioa fintzeak (%0,2) eta informatika, elektronika eta optikako produktuen fabrikazioak (-%0,5).

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean, energiaren prezioak %2,0 igo ziren, ekipo ondasunenak %0,5 eta bitarteko ondasunenak %0,1; kontsumo ondasunen prezioak %0,1 jaitsi ziren (kontsumo ez iraunkorrenetan %0,3ko jaitsiera eta kontsumo iraunkorrenetan %0,3ko igoera).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da guztientzat. Horrela, energiaren prezioak %2,4 gehitu dira, bitarteko ondasunenak %2,0, ekipo ondasunenak %1,2 eta kontsumo ondasunenak %0,2 (kontsumo ondasun iraunkorrenak %1,2 gehitu eta ez iraunkorrenak, %0,2 jaitsi).