Covid-19ak eragindako 94 hildako izan dira azken astean EAEn

Archivo - Larrialdiak Galdakaoko ospitalean
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: lunes, 24 enero 2022 16:34

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzak eragindako 94 hildako izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtarrilaren 17tik 23ra bitarteko astean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen buletin epidemiologikoaren arabera.

Gainera, gaitzaren 3.223 positibo berri aurkitu dira igandean, urtarrilaren 23an, 7.695 proba diagnostiko egin ondoren, hau da, %41,9ko positibo tasa. Modu honetan, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 4.289,56 kasukoa da, aurreko egunean baino 208 gutxiago.

Adinari dagokionez, 0-9 urteko taldean 262 positibo aurkitu dira azken egunean eta intzidentzia metatua 4.903,31 kasukoa da, 10-19 urtekoenean 184 (4.103,63), 20-29 urtekoenean 213 (4.077,73), 30-39 urtekoenean 752 (6.278,65), 40-49 urtekoenean 950 (6.503,52), 50-59 urtekoenean 382 (3.774,10), 60-69 urtekoenean 185 (2.085,68), 70-79 urtekoenean 163 (2.504,34), 80-89 urtekoenean 97 (2.792,28) eta 90 urtetik gorakoen artean 34 (4.161,90).

Lurraldeka, Arabako 100.00 biztanleko intzidentzia metatuta 4.636,76 kasukoa da, Bizkaikoa 4.003,76koa eta Gipuzkoakoa 4.461,05ekoa. Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizko intzidentzia metatua 4.884,17 kasukoa da, Bilbokoa 4.122,34koa eta Donostiakoa 4.247,47koa.

Bestalde, covid-19az infektatutako pertsona batek batez beste zenbat lagun kutsatzen dituen neurtzen duen oinarrizko ugalketa tasa 0,78ra igo da erkidego mailan, eta lurraldeka, 0,75 da Araban, 0,79 Bizkaian eta 0,79 Gipuzkoan.

Azkenik, ospitaletako egoerari erreparatuta, 64 erietxeratze berri izan dira igandean, bezperan baino zortzi gutxiago, eta orotara 842 gaixo daude ospitaleetan, 730 gela arruntetan (aurreko egunean baino 37 gehiago) eta 112 ZIUn (zazpi gutxiago).