Eguraldia astelehenean, azaroaren 30ean

Publicado: domingo, 29 noviembre 2020 14:27

BILBO, 29 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, azaroaren 30ean, behe hodeiak ipar partean eta giro argia gainerakoan. Goizaldean, behe hodeiak ugarituz joango dira kantauri isurialdean eta giro iluna gailenduko da goizean, batez ere kostaldean; eguerdi partean, hodeitza arindu eta ostarteak irekiko dira. Gainerako lekuetan, egunsentian behe lainoa trinkoa sortu liteke hainbat bailaretan, baina eguerdirako eguzkitsu geldituko da, goi hodei batzuekin.

Goizean ipar-ukitua hartuko du haizeak, batez ere kantauri isurialdean, eta tenperaturak koska pare bat behera egingo du, bereziki itsasertzean. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñen 4 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan, goizaldean eta goizean goiz, norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta hego-osagaia nagusituko da, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da, 3ko tarteekin; egunaren amaieran aldakor geldituko da. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:14an eta 15:31n izango dira, eta itsasbeherak 08:50ean ets 21:00etan. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.