Eguraldia astelehenean, urtarrilaren 25ean

Publicado: domingo, 24 enero 2021 14:27

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, urtarrilaren 25ean, euria egingo du, bereziki egunaren lehen partean. Berriro ere euri kontuekin hasiko dugu astea, baina batik bat goizean egingo du, arratsaldean pixkanaka atertzera joko baitu. Gauera arte hodei geruza lodia izango dugu zeruan, baina orduan ostarteak irekiko dira.

Tenperatura maximoak pare bat gradu jaitsiko dira eta elur kota 1.200-1.300 metro inguruan egongo da. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean iparraldera egin eta 3ko indarra izango du; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:13an eta 14:39an izango dira, eta itsasbeherak 08:26an eta 20:37an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.