Eguraldia bihar, azaroak 23

Actualizado: sábado, 22 noviembre 2014 14:15

BILBO, 22 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, azaroaren 23an, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira; tarteka ugariak izango dira eta zerua hodeitsu egongo da, batez ere arratsaldetik aurrera. Egunaren bigarren partean han-hemenka zaparrada batzuk bota ditzake, Nafarroan gehienak, baina prezipitazioa urria izango da orokorrean.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da berriro, gaur baino zakarrago, eta tenperatura ez da apenas aldatuko. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria gainontzekoetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro beteko olatuak altxatuko ditu hasieran eta 2-2,5 metro ingurukoak arratsaldean. Itsasgorak 03:38an eta 15:58an izango dira, eta itsasbeherak 09:44an eta 22:02an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.