Eguraldia bihar, irailak 20

Zeru estalia eta euria
EUSKALMET
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 21:13

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, irailaren 20an, hodei multzo ugari ikusiko da zeruan, estalita egongo da ordu askotan eta euria egingo du. Eguna hodei multzo bakanekin eta ateri hasiko dugu, baina goizak aurrera egin ahala zerua estali eta euritara joko du. Euria batez ere kantauri isurialdean egingo du.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura gradu pare bat igoko da. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; goizean ipar-mendebaldera aldatuko da, eta 2-3ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean metro bete ingurukoak. Itsasgorak 3:55ean eta 16:10ean izango dira, eta itsasbeherak 9:52an eta 22:17an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.