Eguraldia.- Euri kontuak asteazkenean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: martes, 30 abril 2024 17:34

BILBO, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, maiatza euri kontuekin hasiko dugu. Asteazkenean, maiatzaren 1ean, zerua nahiko lainotuta egongo da, batez ere goizean goiz. Egunaren hasieran modu iraunkorrean egingo du euria, eta arratsaldetik aurrera, aldiz, tartekatuago. Ez da baztertzen trumoi-ekaitzak izan daitezkeenik. Egunaren amaieran atertzera egin eta mendebaldean ostarte zabalak irekiko dira.

Tenperaturak dezente egingo du behera eta elur maila 1.000 metro ingurura jaitsi daiteke. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 5eko tarteekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 11:00etan 23:33an izango dira, eta itsasbehereak 04:34an eta 17:03an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador