Euria sarri larunbataren hasieran, baina atertuz joango da

Actualizado: viernes, 27 noviembre 2015 17:59

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, azaroaren 28an, egunaren hasieran eguraldia oso txarra izango da. Hodeiek zerua estaliko dute eta euria sarri egingo du, ipar isurialdean ugari ere bai. Goiza aurrera joan ahala atertuz joango da apurka-apurka, baina gero tenperaturak nabarmen egingo du behera eta elur-kota 1.100-1.300 metro ingurura jaitsiko da. Arratsaldean tenperaturak jaisten jarraituko du; iparraldean prezipitazio txikia egingo du noizbehinka, hegoaldean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira.

Egunaren amaieran espero da eguneko tenperaturarik hotzena. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 9 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizaldean 5eko indarrarekin eta 6ko tarte batzuekin; egunak aurrera egin ahala baretu eta arratsaldean eta gauean 3-4ko indarrarekin ibiliko da. Hasieran itsaski handia eragingo du eta gero itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:45ean eta 17:14an izango dira, eta itsasbeherak 10:59an eta 23:12an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.