Eguraldia gaur, azaroak 28

Izotza ia denean
EUSKALMET
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 22:26

BILBO, 28 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, azaroaren 28an, izotza botako du ia denean, baita kostaldeko zenbait tokitan ere, eta barnealdean baliteke handiak izatea. Bestalde, behe-lainoa sortuko da ohiko lekuetan. Hala ere, giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu denean, soilik Nafarroa hegoaldean goizean hodeiak agertuko dira.

Haizea ekialdetik etorriko da baina ia indarrik gabe eta beraz goizean goiz sortuko den behe-lainoa zenbait tokitan ordu batzuk beharko ditu jasotzeko. Eguneko tenperatura 10 gradura helduko da itsasotik hurbil. Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Donostian 1 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen -4 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean -2 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:50ean izango da, eta itsasbehera 18:02an. Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.