Eguraldia gaur, urriak 30

Berdintsu
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 7:02

BILBO, 30 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urriaren 30ean, berdintsu jarraituko dugu. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta Ebro ibarrean behe-laino sortuko da berriro ere, eta luze iraun dezake. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, mendi inguruetan tarteka zakar.

Kantauri isurialde osoan tenperatura altuak izango dira gauden sasoirako, 26-29 gradura iritsiko baitira, eta barnealdean 22-24 graduren bueltan geratuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 27 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 25 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; lehen bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Arratsaldean eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta orduan itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:37an eta 20:27an izango dira, eta itsasbehera 14:02an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.